XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emeen obopositoreak jarritako arraultzetatik larbak 1 egoeran (prolarbak) sortzen dira, eta berehala bilakatuko dira guk ezagutzen ditugun larbak, 2 egoerako larbak.

Azken hau, askotan ninfa deitua, librea da.

Larba egoeran muda ugari ematen dira, bederatzi baino gehiago kasu guztietan, kasu batzutan hamaseira ere iristen direlarik.

Pausuz pausu errudimentu potentzialak eratzen dira, hauetatik sortuko direlarik forma helduak.

Larba hauek haragia jaten dute.

Biktimak non dauden jakiteko sistima ikusmena da.

Anisopteroen mugimendua propultsioz izaten da.

Hestean ura sartzen dute eta muskuluekin opresioa eginez eta aldi berean balbula anala irekiz, mugitu egiten dira.

Sistima hau oso egokia da defentsa eta ehizarako.

Beste kasu batzutan ez da sistima hau agertzen eta orduan narrasean joaten dira lokatzetik edo igeri egiten dute muturreko zerkoak mugituz.

Arnasketa ere oso ondo egokiturik dago uretara.

Aniseropteroen larbek ondestearen barrukaldean, zenbait zakatz-bukaera dituzte, eta horietatik hartzen dute ureko oxigenoa, gero ur hau lehen azaldu dugun mugimendurako aprobetxatuz.

Zigopteroen larbetan sistima hau oso atrofiaturik dago, hala eta guztiz odol-zakatz modura funtzionatzen duten hiru lamina kaudal daude.

Azken garaietan zalantzan jartzen da zakatz hauen papera, eta arnasa gorputzaren superfizietik hartzen dela pentsatzeko joera dago.

Larbek metamorfosia izaten dute.

Bizkarraldeko eszisio batetik intsektu heldua irtetzen da.

Honek ere haragia jaten du, eta bere hegalaldi indartsu eta azkarrari esker lortzen du haragi hau.

Hegalak modu zuzenean daude loturik mugitzen dituzten muskuluetan.

Hauen erliebea eta aurre eta atzeko hegalen portaera independientea dira intsektu hauen hegal egiteko modu bereziaren zergatia.

Ugalketari dagokionez, sistima oso bitxia hartu dute, ezezaguna intsektuen munduan.

Kopula modu ikusgarri eta konplexuan egiten da.

Arraren organo genitalak direla eta gertatzen da hau.

Kopulan zehar honako ekintza hauek gertatzen dira: arra bere hankakin emearen protoraxera heltzen da eta abdomena biratuz esperma honen puntatik bigarren segmenturaino pasatzen du.

Odonatoaren hegalak eta bena eta gelatxo garrantzitsuenak: A) Zygopteroaren aurreko hegala, B) Anisopteroaren atzeko hegala, K: kostala, Sk: subkostala, E+M: Erradial + mediala, Ku: kubitala, A: anala, an: antorenodalak, pn: postnodalak, d: zelula diskoidala, Pt: Pterostigma, ARK: arkuloa, N: noduloa, M: mediala, E1: lehenengo irradiala, E2: bigarren erradiala, E3: hirugarren erradiala, E4+5: lau eta bostgarren erradiala, IR2: interradiala bi, IR3: interradiala hiru, Me: menbranila, EO: erradial osagarria, MO: medial osagarria.

Anisoptero baten abdomenaren marrazki eskematikoa: XE: zerkoidea, LS: lamina subanala, P: parazerkoa.